XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ebro ibaiak jasan du honen eragina: NSK-k Gaztela eta Leongo Juntara bidalitako txostenaren arabera, urlandaren eta arrainengan isotopo erradiaktiboak aurkitu dira.

Hondakin solidoak, aldiz, erregaiek eragindakoak eta gai erreaktiboak ukitzearen bidez irradiatutako materialak dira.

Hauek indargabetzeko munduan behin-betirako tratamendurik ez dagoenez, 220 litrotako ontzietan gordetzen dira zentralaren barruko ur-ontzi edo piszinetan.

Garoñan hauek gainezka egitekotan
egon dira maiz; aurten, hain zuzen ere, ontziok handitzeko lanak egingo dituzte 2015. urtera arteko hondakinak gorde ahal izateko.

Zentral zaharra ixteko asmorik ez dute jabeek.

Espainian martxan dagoen zaharrena da eta eraiki zenean 40 urteko bizia aurrikusi zitzaion egitasmoan (Estatu Batuetako legezko epea).

Mota honetako zentralen biziraupena 25-30 urtetik gorakoa ez da izaten eta, hori dela eta, zentrala behin-betirako ixteko oihua gero eta ozenagoa da esparru askotan talde ekologistak eta Hego Euskal Herriko erakundeak, besteak-beste hau zahartzen eta puskaka konpontzen doan heinean.

Oihu horixe eramango du kalera Eguzkik apirilaren 19an, Chernobylgo zentraleko istripuaren 11. urteurrenak eta Gernikako bonbardaketaren urtemugak bat egiten duten unean: Garoñak gure osasunarengan egiten du bonbardaketa, garai batean Gernikan gertatu zen bezala.

Garikoitz Plazaolaren hitzek azaldu dute talde ekologistaren aldarrikapen garrasia.

ARANTXA ERASUN